"On n'est pas dans le futurisme, mais dans un drame bourgeois ou un thriller atmosphérique"
"Sortzez Larraintarra, Pipas edo Robert Larrandaburu aspaldian ezaguna dugu mendi munduan. Ibiltari handi honek munduko mendi kasko gorenak igo ditu, Everest gailurreraino, bere baitako muga gaindituz, usu. Xiberoako mendien miresmena eta maitasuna, ez du galdu alta.
Mendietako leku izenak euskaraz dira bistan dena, eta lekuaren inguruko xehetasunak salatzen dizkigute. Izan ere, idazlearen iduriko IGN kartetan agertzen diren toponimoen ortografia euskara arautuan jartzea ezinbestekoa eta premiazkoa zen hemen.
Pipasek Xiberoako mendietako bidea zabaltzen digu: Maule eta Garindaine gaineetatik, Lexantzümendi kaskora, Pixtako ur-jauzian freskura hartuz. Ibilbideak xeheki esplikatuak dira, norabideak bi edo hiru kilometra guziz eskainiz, autoak uzteko lekuak eta detaile teknikoak jakinaraziz. Gisa horrez, xenda zaharrak edo ezohiko xendak har daitezke, Pettarra, Arbaila eta Basabürüko lurretan gaindi. Begi kliska kulturalekin herrietako bizia ezagutuko dugu, Barkoxen, Etxahun koblakaria gogoraraziz adibidez.
Gure aitzinekoen xendetatik ibiltzea proposatzen digu hemen, gehienak historiaurreko artzainek ideki baitzituzten: ibiltari orok gogoan izanen du gainera, bide horiek hain ederrak badira, gure artzainen egun guzietako lanari esker dela, eta hau errespetatu behar dugula.
Bost zailtasun mailako xenda hauek ibiltari guziak xoratuko ditu, bisitariak ibiltari amorratuak bezala!"
Il n'y a pas encore de discussion sur ce livre
Soyez le premier à en lancer une !
"On n'est pas dans le futurisme, mais dans un drame bourgeois ou un thriller atmosphérique"
L'auteur se glisse en reporter discret au sein de sa propre famille pour en dresser un portrait d'une humanité forte et fragile
Au Rwanda, l'itinéraire d'une femme entre rêve d'idéal et souvenirs destructeurs
Participez et tentez votre chance pour gagner des livres !